Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Trafiko aldaketak eta aparkalekuak, Euskal Herriko itzulia dela eta

2019/04/09

Aldaketak apirilaren 12an eta 13an izango dira.

Kaleak oinezkoentzat:

  • Erdigunea itxita egongo da trafikoarentzat 2019ko apirilaren 13tik (larunbata) apirilaren 14ko 22:00etara (igandea).
  • Toribio Etxebarria kalea ez da zabalduko trafikora zapatuan, hilak 13.

2019ko apirilaren 12a, ostirala – 5. etapa Arrigorriaga-Eibar

Helmuga Arraten egongo da. 16:15ak aldera lehen aldiz igaroko da. Lasterketa Azitainetik sartuko da eta Ixuara abiatuko da Matsariako bidetik.

17:10ean lasterketa Otaolako hiribidetik sartuko da eta kale hauetatik pasatuko da: Otaola Hiribidea, Barrenengua kalea, Legarre eta Arrate Bide kalea, Arraten amaitzeko.

Debekatu egongo da aparkatzea honako leku hauetan:

  • Arrate Bide kalea. Hilak 12, 08:00etatik aurrera.
  • Egogain (hotelaren pareko gunea). Hilak 12, 08:00etatik aurrera.
  • Azitaingo poligonoaren goi aldeko gunea. Hilak 12 eta 13, goizeko 07:00etatik aurrera.
  • Arrate Santutegiko gunea (debekatuta egongo da ostegunetik, hilak 11, goizeko 08:00etatik aurrera, arratsaldeko azken orduan iritsiko diren helmugako kamioiek aparkatu dezaten).

2018ko apirilak 13, larunbata – 6. etapa Eibar-Eibar

  • Itzulia 14:27an irtengo da Fermin calbeton kaletik eta Maltzaga igaro eta gero, KORRIKA sartuko da Eibarren (14:45 aldera) eta bizkaira abiatuko da.
  • 17:30ak aldera, lasterketa Eibarren sartuko da Elgetatik  eta honako kale hauetatik igaroko da: Jose Antonio Moguel, Sostoa, Juan Gisasola, Isasi, Barrenengua, Legarreko errotonda, Ziriako Agirre, Karlos Elgezua, eta saihesbidetik estazino kalera, Errebal, Julian Etxebarría eta helmuga Toribio Etxebarria kalean.

Debekatu egongo da aparkatzea honako leku hauetan:

  • San Juan (bi aldeak). Hilak 13, 10:00etatik aurrera.
  • Errebal kaleko obren itxituraren ondoan 5 zenbakira arte. Hilak 13, goizeko 07:00etatik aurrera.
  • Errebal 22-24, Trinkete taberna parean. Hilak 13, goizeko 07:0etatik aurrera.
  • Julian Etxebarría 1-3-5. Hilak 13, goizeko 07:00etatik aurrera.
  • Bidebarrieta 2 eta 14 zenbakien artean. Hilak 13, goizeko 07:00etatik aurrera.
  • Sostoa  1. Hilak 13, goizeko 07:00etatik aurrera.
  • Isasi 1, zamalana gunea. Hilak 13, goizeko 07:00etatik aurrera.

San Juan kalea trafikorako itxita egongo da 16:30etik 18:30era bitartean, beraz, puntualki trafikoa itxiko da.