Eibarko Udala

Safia El Aaddam idazlearen solasaldia Azitain-Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuko ikasleekin

2024/12/09
Safia El Aaddamen bira Gipuzkoan
Safia El Aaddamen bira Gipuzkoan
Safia El Aadam idazle eta aktibista ezagunak identitate anitzei buruzko solasaldia emango du Azitain udal Institutoko ikasleentzat, ostegun honetan, Gipuzkoan zehar egingo duen biraren baitan.

Safia El Aaddam (Tarragona, 1995), "Hija de inmigrantes" liburuaren idazle, filologa eta aktibista antiarrazista ezaguna da. Gipuzkoan egingo duen biraren baitan liburuaren aurkezpena egingo du hainbat herritan eta gazteekin identitate anitzei buruzko saioak beste hainbatetan.

Eibarren, ostegunean izango da Azitain-Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuko ikasleekin identitateari buruz solasean. Ikasleak gainera, ikasturte hasieratik ari dira "Hija de inmigrantes" liburuarekin lanean idazlearekin gaiari buruz jarduteko.