PEGORA Herritarren Zerbitzurako Bulegoaren ordutegi-aldaketa, 2026ko urtarriletik aurrera
2025/12/22
2026ko urtarriletik aurrera, Pegora Herritarren Zerbitzurako Bulegoak aldatu egingo du arratsaldeko ordutegia.
Orain arte arratsaldez zabalik egoten zen astelehen, astearte eta asteazkenetan; aurrerantzean, astelehen eta asteazkenetan egongo da zabalik 8:30etik 19:00etara.
Beraz, ordutegi berria hauxe izango da:
- Astelehen eta asteazkenetan: 08:30-19:00
- Astearte, ostegun eta ostiraletan, 08:30-14:30.
Uztailean, abuztuan eta irailean hauxe izango da ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera: 08:30-13:30