Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Osoko bilkura

2017/05/30
2017ko maiatzaren 29an egindako bilkuran onartu zen, besteak beste, 2017ko Aurrekontu Orokorra; PSE-EEk aldeko botoa eman zuen, EH-Bildu eta Eibarko EAJ-PNV abstenitu egin ziren eta Irabazik kontrako botoa eman zuen.

2017ko maiatzaren 29an egindako Osoko Bilkuran onartu ziren gaiak honako hauek dira:

  • 2017ko martxoaren 27an Udalbatzak egindako bilkurako akta-zirriborroa.
  • Eibarko Udalean “Elikagaien Bankua” zerbitzua sortzea eta eskaintzea.
  • 2017ko Aurrekontuari egindako zuzenketak eta alegazioak ebaztea eta 2017ko Aurrekontu Orokorra. PSE-EE Udal Taldearen aldeko botoekin (10) onartu zen. EH Bildu (5) eta Eibarko EAJ-PNV (5) abstenitu egin ziren eta Irabazik (1) kontrako botoa eman zuen.
  • Erdibideko mozioa, Eibarko PSE-EE eta Eibarko EAJ-PNV Taldeek aireportura joateko autobus zerbitzuaren inguruan EAJ-PNV taldeak aurkeztu zuenari egindakoa. PSE-EEk (10) eta Eibarko EAJ-PNVak (5) aldeko botoa eman zuten eta EH-Bildu (5) eta Irabazi (1) abstenitu egin ziren.
  • Andirao Elkartearen mozioa Arrate, Santa Kurutz eta Garagoitxiko Plan Bereziaren inguruan. Aho batez onartu zen.

Informazio gehiago nahi izanez gero SAKATU HEMEN.

2017ko maiatzaren 29ko Osoko bilkura osorik ikusteko SAKATU HEMEN.

Osoko bilkura

2017ko maiatzaren 29an egindako Osoko bilkura.