Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Osoko Bilkura

2015/12/02

2015eko abenduaren 1ean egindako bilkuran onartu ziren gaiak, besteak beste, honako bi mozio hauek izan ziren: EH-Bilduk aurkeztutakoa Eibarko San Andres Egoitza KABIA erakundean sartzearena eta EAJ-PNVk aurkeztu zuena NANa Eibarren egiteko.

2015eko abenduaren 1ean egindako Osoko Bilkuran, beste gai batzuen artean, EH-Bilduk eta EAJ-PNVk aurkeztutako bi mozio onartu ziren. Lehenengoek Eibarko San Andres Egoitza KABIA erakundean sartzeko mozioa aurkeztu zuten, eta aho batez onartu zen. Bigarrenek, berriz, NANa Eibarren egiteko mozioa ezagutzera eman zuten, eta jeltzaleek eta PSE-EEk onartu egin zuten. EH-Bildu eta Irabazi abstenitu egin ziren. Hala, Eibarko Udalak, Udalbatzaren akordioz, bere prestutasuna adierazten du gainontzeko erakundeekin batera balizko kokapenak aztertzeko, hala nola horiek ahalbidetzeko, Eibarren NAN tramitatzeko zerbitzua abian jartze aldera.

Aurreko astearteko bilkuran onartutako beste gaiak honako hauek izan ziren: 2015eko Udal Aurrekontuko Kreditu Gehigarrien hirugarren espedientea (Kredituen Gehikuntza Guztira, 306.269,54 €); 2015eko Udal Aurrekontuko Kontu sailen arteko Transferentzien Hamabigarren espedientea (guztira, gehikuntzen adina, 351.535,24 €); Aldaketak egitea III. ERANSKINeko Diru-laguntza izendunen 4. Kapituluan BIC BERRILAN-i eta ASOCIACIÓN ESPAÑOLA CONTRA EL CANCER elkartearen Gipuzkoako ordezkaritzari emango zaizkien diru-laguntzak  sartzeko. Diru-laguntzen Plan Estrategikoaren Eranskina aldatzea; 2012ko abenduko aparteko paga berreskuratzea 2016ko urtarrilean ordaintzeko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, SAKATU HEMEN.

Osoko Bilkuran aztertu eta onartutako gaiez gain, aurreko asteartean, 2015eko abenduak 1, IMESAko Batzar Nagusia ospatu zen: