Oharrak
2016/03/04
2016ko martxoaren 4an.
- Bihar, larunbata, goizeko lehen ordutik aurrera, ezin izango da aparkatu Isasi kalean, Astelena Frontoiaren parean, haur parkea muntatu behar baitute.
- Bihar arratsaldean duatloia jokatuko da. Proba arratsaldeko bostak laurden gutxitan hasiko da eta horregatik toki hauetan ez da aparkatzerik izango: San Juan kalean, ezkerreko aldean; Ego-Gain kalean, ezkerreko aldean eta Zuloagas kalean.
- S.D. Eibarren eta F.C. Barcelonaren arteko futbol partida dela-eta, igandean ezin izango da ohiko tokietan aparkatu.