Eibarko Udala

Metalezko armazoiaren muntaketa gaur, urriak 14, egingo da Eibarko Estazioan

2025/10/14
Metalezko armazoiaren muntaketa gaur, urriak 14, egingo da Eibarko Estazioan.

Metalezko armazoiaren muntaketa gaur, urriak 14, egingo da, faseka, Eibarko Estazioan, 22:00etatik aurrera.

  • 1. fasea: 40 t-ko garabia espaloi gainean kokatuko da.  Lan honek ordu-erdi inguru iraungo du. Estaziñotik edo Bittor Sarasketatik sartuko da.
  • 2. fasea: armazoia 12 m-ko trailerrean iritsiko da Estaziño kaletik.  Aurreikusten da bihurgune ingurura iristea.
  • 3. fasea: armazoia parrokiako kalezuloan deskargatuko da. Pauso hau armazoia altxatu aurretik egingo da, Estaziño kalea ahalik eta lasterren libratzeko.  15 minutu inguru iraungo du eragiketa honek.
  • 4. fasea: armazoia altxatu, hobi gainean ipini eta garabia erretiratu.  Aurreikusten da 1,5 ordu inguru irautea.

3. faserako trafikoa etengo da 15-20 minutuz.