Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

"Martxa nordikoa-hastapen ikastaroan" izena emateko epea irailaren 17ra arte luzatzen da.

2023/09/15

Irailaren 19 eta 21erako, astearte eta ostegunerako, "Martxa nordikoa-hastapen ikastaroa" egingo da, Mugikortasunaren Europako Astearen barruan. Izena emateko epea irailaren 14an amaitzen zen, baina irailaren 17ra arte luzatzen da, 17a barne.

Irailaren 19 eta 21erako, astearte eta ostegunerako, "Martxa nordikoa-hastapen ikastaroa" egingo da, Mugikortasunaren Europako Astearen barruan.

Bi talde osatuko dira, bata goizez, 11:00etatik 12:30era, eta, beste bat arratsaldez, 18:30etik 20:00etara.  Bi saioak Legarreko Frontoian egingo dira. Jarduera egin ahal izateko, talde bakoitzean 6 lagun egongo dira gutxienez, eta 20 gehienez.

Izena emateko epea irailaren 14an amaitzen zen, baina irailaren 17ra arte luzatzen da, 17a barne.

Parte hartzeko ezinbestekoa da aurretik izena ematea. Interesdunek 943 70 84 08 telefonora deitu beharko dute, edo hurrengo formularioa bete (euskaraz: https://formularioak.eibar.eus/eu/mea2023jarduerak/ eta erderazhttps://formularioak.eibar.eus/es/mea2023jarduerak/). Aldez aurretik izena eman beharreko jardueretan, onarpenaren baieztapena jaso beharko da.