Maiatzaren 31n bukatzen da "Berrerabili eta Berrasmatu" tailerretarako proposamenak aurkezteko epea
2022/05/26

Udalaren Ingurumen Sailak proposamenak jasotzeko prozesu bat jarri du abian saltokiei eta elkarteei zuzendua, jardueren eskaintza handitzeko helburuarekin.
Interesa duten saltokiek eta elkarteek programa honetan egin daitezkeen tailer-proposamenak aurkeztu beharko dituzte, honako estekan eskuragarri dagoen formularioa betez: https://formularioak.eibar.eus/eu/proposamenak2022. Proposamenak aurkezteko epea maiatzaren 31n amaituko da.