Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Maite Arroitajauregi eibartarrak "Txopitea eta Pakea" saria jaso du, Musika Onenaren Goya saria irabazteagatik

Maite Arroitajauregi eibartarrari "Txopitea eta Pakea" emateko ekitaldiaren irudia.

Maite Arroitajauregi eibartarrari "Txopitea eta Pakea" emateko ekitaldiaren irudia.

2021/05/21

Maite Arroitajauregi eibartarrak "Txopitea eta Pakea" saria jaso du gaur goizean Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan Jon Iraola Iriondo alkatearen eskutik, joan den martxoaren 6an, Arantzazu Callejarekin batera, 'Musika original Onenaren 2021 Goya Saria' jaso ostean, Pablo Aguerok zuzendutako 'Akelarre' pelikulan egindako lanagatik.

‘Adú’ pelikulako Roque Baños, ‘Baby’-ko Bingen Mendizabal eta Koldo Uriarte, eta ‘El verano que vivimos’ filmeko Federico Jusid ziren beste finalistak.

Gaur goizeko ekitaldian, sarituaren senideak eta udal ordezkariak izan dira, eta Arroitajauregik esker oneko hitzak izan ditu Udalbatzarentzat, eman dioten errekonozimenduagatik, eta bi abesti kantatu ditu euskaraz amaiera gisa.

Maite Arroitajauregi eibartarrari "Txopitea eta Pakea" emateko ekitaldia Eibarko Udalaren YouTubeko kanal ofizialean dago eskuragarri.