Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Londresko atentatu berria irmotasun osoz gaitzetsi du Eibarko Udalak

2017/06/05

Udalak gaitzespen irmoa adierazi nahi du, atzo gauean hiriburuko erdigunean gertatutako bi eraso terroristen aurrean; izan ere, Londresko zubian eta Borough merkatuan hainbat leherketa izan dira, eta hildako eta zauritu ugari eragin dituzte.

Udalak erabateko irmotasunez gaitzesten du indarkeria terroristaren basakeria. Era berean, dolumina eta elkartasuna helarazi nahi dizkie biktimen senideei, eta espero du zauritutako pertsona guztiak ahalik eta lasterren sendatzea.

Udaletik besarkada solidario bat eta hurbiltasun sentimendurik zintzoena bidali nahi diegu Londresko hiriari eta britainiar herritarrei, une latz hauetan.