Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Legarre-Gain alderako sarbidearen itxiera saihesbidetik, asteazken honetan, azaroak 16

2022/11/15

Eibarko Udalak asfaltatze-lanak egingo ditu Abontza-Bide inguruan bihar, azaroak 16, eta, horren ondorioz, saihesbidetik Legarre-Gain alderako sarbidea itxi egin beharko da, 7: 30etik 19: 30era. Hori dela eta, ibilgailuak Legarre-Gain auzora Arrate-Bide kaletik sartu beharko dute, eta horretarako, bi norabidetako zirkulazioa gaituko da, ibilgailuak txandaka pasatuz.