Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Astebururako abisuak

2022/05/13
  • Barrena kaleko eraikin batean eskailera bat jarri behar dutela eta, kale hori itxita egongo da bi noranzkoetan maiatzaren 14ko 15:00etatik 16:00etara. Seinaleei behar bezalako arreta jartzeko eskatzen zaie gidariei.
  • Maiatzaren 14an, larunbatean, ITZULIA WOMENen 2. etapa, MALLABIA-MALLABIA, Eibartik pasako da. Txirrindulariak 13:00ak aldera Elgetatik jaitsiko dira, eta Juan A. Mogel, Sostoatarren, Juan Gisasola, Untzaga plaza, San Andres pasealekua eta Torrekua kaleak pasatuta, herria utzi eta Mallabiko helmugarantz abiatuko dira. Seinaleei behar bezalako arreta jartzeko eskatzen zaie gidariei.
  • Igandean, hilak 15, 17:00etan, pilota-partida bat jokatuko da Astelena pilotalekuan. Egigurentarren, Makazkua eta Isasi kaleetako ohiko guneetan seinaleak jarriko dira, ohi bezala.