Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

IV. Elkarbizitza eta Aniztasunaren Planean herritarren partaidetza sustatzeko tailerra antolatu du Udalak

IV. Elkarbizitza eta Aniztasun Planaren Irudia.

IV. Elkabizitza eta Aniztasun Planaren Irudia

2023/11/24

Eibarko Immigrazioaren eta Kultura Aniztasunaren Arloak, 2023-2027 Bizikidetza eta Aniztasun IV. Plana egiten jarraitzen du. IV. Plan honen lantze-prozesuan herritarren partaidetza sustatzeko bi tailer antolatu dira.

Aurreko planaren ebaluaziotik ateratako ondorioetatik eta egindako inkesta eta elkarrizketetatik abiatuta, jardunaldi/tailer/bilera bat egingo da, herritarren iritzia jasotzeko. 

Tailerrean/bileran honako hauek ezartzea da asmoa:

  • Zeintzuk dira Plan berrian sartu beharreko ekintzarik beharrezkoenak.
  • Zein denboratan egingo diren.
  • Nor/nortzuk arduratu beharko liratekeen ekintza bakoitzaz.
  • Nola ebaluatu beharko litzateke ekintza bakoitzaren emaitza?

Herritarren lankidetza funtsezkoa da. Hori dela eta, dei egiten zaie azaroaren 27an antolatu diren bi tailerretako batera joateko. Tailerrak Portalea eraikineko 3. solairuko Ikastaro Gelan izango dira, goizeko 10:30etik 12:30era arte eta 18:00etatik 20:00etara.