Eibarko Udala

Iraileko ohiko udalbatzarra izango da gaur, hilak 25

2017/09/25
Udaletxeko Pleno Aretoan, 19:30ean.

Eibarko Udalak Osoko Bilkura hartuko du gaur astelehena, irailak 25, 19:30ean.

Gaur arratsaldeko saioa Twitter sare sozialaren bidez kontatuko da zuzen-zuzenean. Twitterren udalbatzaren saioak kontatzeko #UdalbatzaEibar eta #PlenoEibar etiketak edo hashtag-ak erabiliko dira. Gainera, udalbatzaren saioa zuzenean ikusi ahal izango da Udalaren YouTubeko kontu ofizialean.

Gai zerrenda

1. atala: 2017ko ekainaren 26an Udalbatzak egindako bilkurako akta-zirriborroa onartzea.

2. atala: Agiriak eta posta-bidez­koak.

3. atala:

Kontu, Ogasun eta Ondare Lan Batzordetik.

1.- 2017ko Udal Aurrekontuko Kreditu Gehigarrien hirugarren espedientea

2.- 2017ko Udal Aurrekontuko Transferentzien laugarren espedientea

3.- Diru-laguntzen Plan Estrategikoaren aldaketari onespena ematea eta honako diru-laguntza deialdi hau onartzea: “Diru-laguntzak Eibarren kokatutako enpresek ohiko lan-merkatuan Eibarko langabetuak kontrata ditzaten.”. Prozedura: zuzeneko diru-laguntza banakako ebaluazio araubidez.

Obra, Hirigintza eta Ingurumen Batzordetik.

1.- Behin betiko onespena ematea Estaziño 118 Jarduketa Integralaren Xehetasun Azterlanari .

2.- Behin betiko onespena ematea derrigorrean hartu behar diren ondasunen eta eskubideen zerrendari, San Juan kaleko 7an igogailua 0 kotaraino jaitsi ahal izateko.

4. atala: Premiak

5. atala: Eibarko EAJ-PNVren mozioa, Eibarren, NANa eta Pasaportea egiteko bulegoa  2017. urtea amaitu baino lehen abian jar dadin.

6. atala: Galderak eta erreguak.