Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Herritarrei irekitako bilera asteazken honetan, otsailak 19, Coliseoan, Zaldibarko zabortegiaren krisiaren aurrean

Eibarko Coliseo Antzokia.

Coliseo Antzokia.

2020/02/19

Herritarrentzako bilera irekia izango da asteazken honetan, otsailak 19, 19:00etan, Coliseo antzokiaren areto nagusian, azken egunetan argitaratutako albisteen aurrean eta Zaldibarko zabortegiaren inguruan herritarren artean sortutako kezkaren aurrean. Bilera horretan, gaur egungo egoerari buruzko lehen eskuko datuak eskuratu ahal izango dira.

Era berean, eta gaur arratsaldeko bilerarako aurreikusitako jendetza handia dela eta, Coliseoko bi areto txikienak irekiko dira, laurogei lagunentzako edukiera dutenak, topaketa zuzenean jarraitu nahi duten pertsona guztiek bertan jarritako pantailen bidez ikusi eta entzun ahal izan dezaten.

Batzarrean honako pertsona hauek izango dira: Miguel de los Toyos Nazabal, Eibarko alkateaEusko Jaurlaritzako Ingurumeneko teknikari bat, airearekin lotutako gaietan aditua; URA Uraren Euskal Agentziako teknikari bat, uraren kalitateari buruzko informazioa eskainiko duena; Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren bi ordezkari; eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko teknikari bat.

Eibarko Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu bilera horretara, sor daitekeen edozein zalantza argitzeko eta dagoen kezka arintzen laguntzeko.

OHARRA: topaketa streaming bidez emango da, udalaren Youtube kanalaren bidez.