Herritarrei egindako galdeketaren emaitza ikusita, Astelehena frontoiak berde izaten jarraituko du
2025/05/05

Astelehena frontoiaren kolorea dela-eta herritarrei egindako galdeketa amaitutzat eman du Udalak. Hauxe izan da galdera: oraingo kolore berdea mantendu ala gris satinatura aldatu. Guztira, 435 erantzun jaso dira, eta emaitza argia izan da: galdeketan parte hartu duten pertsonen % 75ek kolore berdea mantentzearen alde egin du. Gainerako % 25ak nahiago izan du gris satinatua.
Kontsulta apirilaren 27ra arte egon da zabalik, bai online bai aurrez aurre (apirilaren 13an frontoian jokatutako partidan), QR kode baten bidez, bozketa errazte aldera.