Eibarko Udala

Gurasoei zuzendutako beste hitzaldi bat eskainiko da aste honetan Portaleko Areto Nagusian, "Gurasoak Martxan" programaren baitan

2023/11/06
gurasoak martxan

Hitzaldia azaroaren 8 eta 9an izango da Portaleko Areto Nagusian, 18:00retatik 19:30etara, eta oraingo honetan euskaraz emango da.

"Gurasoak Martxan" programaren baitan egiten diren hitzaldien saio berri bat izango da Portalean azaroaren 8 eta 9an.

Oraingo honetan, solasaldia, sustantziarik gabeko adikzioei buruz izango da eta horiei buruzko formazioa jasotzeaz gain, gogoeta egiteko espazio bat ere izango da.

Parte-hartzeko izena eman beharko da, bai Gizartekintzan bertan (gizartekintza@eibar.eus) edota ikastetxe bakoitzeko Guraso Elkarteen bidez.

Hitzaldi hauek euskaraz izango dira eta modu presentzialean edo online jarraitzeko aukera egongo da.

Parte hartzeko, beharrezkoa da betetzea izen-emate orria.