Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

“Natura, ongizatearen oinarria” hitzaldia, gaur Portalean

2018/06/04

Ekainak 4, 19:00 - PORTALEA (2.solairuko Areto Nagusia)

Gaur, ekainak 4, Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren bezperan, Ibone Ametzagak, UPV/EHUko Garapen Iraunkor eta Ingurumen Heziketako Unesco Katedraren kide eta UPV/EHUko Landareen Biologia eta Ekologia saileko irakasleak, hitzaldi bat emango du Portalean 19:00etan,  planetaren mugak errespetatuz bizitzeari buruz, gure inguruneko benetako egoera zein den azalduta. 

Hitzaldia euskaraz izango da eta 45 minutuko iraupena izango du gutxi gorabehera.