Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gaueko lanak Udaletik Andretxeara zuntz optikoa bideratzeko

2023/03/17

Zuntz optikoa Udalaren eta Andretxeako eraikin berriaren artean bideratzeko Udalak kontratatu dituen lanak datozen egunetan egingo dira gaueko ordutegian.

Txoko tabernaren aurrean dagoen bidegurutzean eta Andretxearen parekoan egingo dira; beraz, trafikoari ahalik eta kalte gutxien eragiteko helburuarekin, lanak 22:30etik 5:15era bitartean egingo dira. Zehazki, martxoaren 20, 21, 22, 23, 27 eta 28ko gauetan.