Eibarko Udala

Euskotrenek gaueko tren zerbitzu berezia eskainiko du asteburu honetan eta hurrengoan, San Juan jaiak direla eta

2023/06/16

Eibarko San Juan jaiak direla eta, Euskotrenek gaueko trenen zerbitzua indartuko du ekainaren 16, 17, 23 eta 24an.

Ekainaren 16tik 17rako eta 23tik 24rako gauetan, ordu erdiro egongo dira trenak Ermua – Eibar tartean (bi noranzkoetan). Bi larunbatetako gauetan -ekainaren 17tik 18ra eta 24tik 25era- 30 minutuko maiztasuna mantenduko da Ermua-Eibar tartean eta, gainera, orduro zerbitzua eskainiko da Ermua eta Deba artean.

Euskotrenek ordutegiak aldez aurretik kontsultatzea gomendatzen die trenez joan behar duten pertsonei, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus web-orriko bilatzailean.

Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileak Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietara joan daitezke, 944 333 333 telefono-zenbakira deitu eta eskura dute Twitterreko @euskotren kontua ere.