Eibarko Udala

Erosketa-bonuen kanpainan izena emateko epea zabalik

2024/11/04
2024ko bonu-kanpainaren irudia
EROSKETA-BONOEN kanpainan parte hartu nahi duten establezimenduek 2024ko azaroaren 7ra arteko epea dute eskaera aurkezteko.

Kanpaina honetan esparru hauetako  establezimenduek hartu ahal izango dute parte: merkataritza-zerbitzuak, elikadura eta ostalaritza.

Eskaera orria behar bezala bete eta Eibar Merkataritza Gune Irekia elkarteko bulegoetan entregatu behar da, edo, bestela, posta elektronikoz bidali helbide honetara: info@eibarcentrocomercialabierto.com.