Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

'Energia, Ingurumena eta Gizartea' izeneko jardunaldiak hartuko ditu Portaleak urriaren 4an, 18an eta 25ean

2017/10/03

Hitzaldiak Portalea Kultur Etxeko Areto Nagusian izango dira, 19:00etan. Bertan, gaian adituak diren pertsonak hartuko dute parte.

Eibar Ataleko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak Eibarko Udalaren Ingurumen Sailarekin batera, 'Energia, Ingurumena eta Gizartea' izeneko jardunaldiak antolatu ditu.

Jardunaldiak urriaren 4, 18 eta 25ean izango dira, Portalea Kultur Etxeko Areto Nagusian, arratsaldeko 19etatik 20:30era. Sarrera doakoa izango da.

Urriaren 4an, Alba del Campo, Cadizko Trantsizio Energetikoaren Mahaiaren koordinatzailea, pobrezia energetikoaren gaiaz arituko da. Jardunaldi honetan trantsizio energetiko demokratiko batek dituen oztopoez, erronkez eta aukerez hausnartuko dugu eta Cadizko energia mahaien esperientziak partekatuko ditugu.

Urriaren 18an, Santiago Barbak, Eko-REC enpresako zuzendariak, birziklapenaren, eraginkortasun energetikoaren eta, bereziki, ekonomia zirkularrari buruzko I+G+I arloaren munduan izandako esperientzia azalduko du.

Urriaren 25ean, Meghan Sappek, Planet Energy SL enpresako gerenteak, ingurumenari buruz hitz egingo du; hain zuzen, landa garapen jasangarria inguruko energia aprobetxatzeari buruz.