Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarrek bat egin du Memoriaren Egunarekin Euskadin

2021/11/10

Gaur asteazkena, azaroak 10, Memoriaren Eguna ospatuko da Euskadin, terrorismoaren eta indarkeriaren biktimak oroitzeko. Hori dela eta, Eibarren ere herritarrei irekitako bi ekitaldi egingo dira.

Eguerdiko 12:00etan, minutu bateko isilunea egingo da Untzaga plazan, eta, ondoren, 12:05 inguruan, biktimei omenaldia egingo zaie udaletxeko patio nagusian.

Eibarko Udalak biktima guztiak gogoratzeko ekitaldi horietara batzeko deia egiten die eibartarrei.