Eibarko Udal Artxiboak bideo bat argitaratu du bere Youtubeko kanalean, Artxiboko instalazioetan egiten den lana zabaldu eta ezagutarazteko.

2023/10/24

Udal Artxiboa jende ororentzat zabalik dagoen entitatea da, eta honako helburu hauek ditu: gure memoria historikoa zaindu eta gordetzea, informazioa eskura jartzea eta informazio gardena eskaintzea, Udalaren dokumentuak kudeatzen laguntzea eta ikerketa historikoa bultzatzea, ezagutza indibiduala nahiz kolektiboa sustatuz.

Bideoa ikusteko sakatu HEMEN