Eibarko NAN eta Pasaportearen Bulegoak arratsaldez ere emango du zerbitzua, 15:00etatik 18:00etara, puntualki eta behin-behinean
2022/06/30
Eibarko Udalaren beheko solairuan dagoen NAN eta Pasaportearen bulegoko arduradunek jakinarazi dutenez, aste jakin batzuetan, eta dituzten langileen arabera, arratsaldeko ordutegian ere artatuko dituzte herritarrak, 15:00etatik 18:00etara, Nortasun Agiri Nazionala (NAN) eta pasaportea lortzeko edo berritzeko.
Polizia nazionalaren https://www.citapreviadnie.es/citaPreviaDni/ webguneak egunero eskuragarri dauden hitzorduak eskainiko ditu uneoro.
Errefortzu hori puntuala eta behin-behinekoa izango da; izan ere, Eibarko bulegoko arduradunek adierazi dutenez, "NANaren eta Pasaportearen bulego guztietan dauden itxaron-zerrenda luzeak liberatzea da helburua". Arazo hori, gainera, udaldiarekin batera gertatzen da, orduan izaten baita pertsonen joan-etorri handiena bidaiatzeko.
Azkenik, gogoratu behar da arratsaldeko hitzorduetara udaletxearen atzeko atetik sartu behar dela, Udaltzaingoa dagoen tokitik, eta goizeko hitzorduetarako sarbidea, berriz, udaletxearen aurrealdean dagoen atezaintzako atetik.