'Eibarko koloreak' erakusketa ikusgai Armagintzaren Museoan, hilaren 11tik 28ra

Udalerriak kulturartekotasuna hobetzeko egin dituen ekimenak ikusgai egongo dira Museoan.
Urtarrilaren 11n, osteguna, 19:30ean emango zaio hasiera Eibarko Koloreak izeneko erakusketari Armagintzaren Museoan. Herritar guztiak daude gonbidatuta ekitaldi horretara. Argazkiak hilaren 28ra arte egongo dira ipinita eta bisita gidatuan parte hartu nahi duenak telefono zenbaki honetara deitu dezake: 943-70-84-42.
Gizartekintza sailetik immigrazioa eta aniztasuna lantzeko dauden zerbitzu, baliabide eta elkarteen berri ematea du helburu erakusketak eta ondorengo elkarteen laguntzaz antolatu dugu: Diapo Lete, Toyor Al Hanna, Gazte Safa eta Nepaldarrak.
Gu Consultoria-ko Francy Fonseca izan da udal-protokoloa eta gida-liburua egiten lagundu digun aholkularia eta baita elkarteen indartze-prozesua kudeatu duena ere. Azken bi urteetan egindako aurrerapausoak zeintzuk izan diren ezagutzeko aukera paregabea da ostegunekoa.