Eibarko Udala

Eibarko Eskola Kirolean izena emateko epea zabalik

2024/10/09

Urriaren 8tik 18ra bitartean, Eibarko familiek herriko eskola-kirolean inskribatu ahal izango dituzte seme-alabak, www.eibareskolakirola.eus webgunearen bidez. Izen-emate prozesua erraza izango da, eta aurreko urteetako datu berberak eskatuko dira.

Eskabidea egiteko  informazio hau eman beharko da: umearen datuak, gurasoekin harremanetan jartzeko datuak, lehenengo sei asteetarako egiten den kirol-hautaketa, eta, baita, adingabeak premia berezirik izanez gero, horren  gaineko informazioa ere. 

Eskabidea egiten den une berean egingo da ordainketa, banku-txartelaren bidez. DBE (Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta) dirulaguntza jasoz gero,  familiek izen-emate prozesuan jakinarazi behar dute.

Gaiaren inguruan sortu daitezkeen zalantzak argitzeko eta informazio gehiago emateko, bilera bat antolatu da Portaleko Areto Nagusian, urriaren 10ean, 18:30ean. Han aukera egongo da prozesuaren gaineko zalantzak argitzeko eta aurtengo kirol-eskaintza hobeto ezagutzeko.