Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bisitak, Eibarko udal artxiboan

2015/10/13

Udal Artxiboak Luçoneko ikasleen bisita jaso du.

Eibarko Udal Artxiboak Pirinio Atlantikoetako Luçon (Vendée) herri frantsesetik etorritako 26 ikasleko talde baten bisita jaso du. Ikasleak IES UNI Eibar Ermua institutuak antolatutako ikastetxe-truke batean parte hartzen ari dira. 

Ikastetxe-trukea bi urtetik behin egiten da, eta Luçon eta Eibarren arteko lotura kulturalak sendotzea eta bata bestearen kultura, hizkuntza zein inguru soziala ezagutzea ditu helburu. 

Udal artxiboa bisitatu dute eta hiriaren memoria kolektiboa gordeta dagoen lekua ezagutu dute. Irudi eta dokumentuen bidez, ikasle gazteak Eibarren iraganera eta orainaldira gerturatu dira.