Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Berdintasun Zerbitzuak telefono bidezko zerbitzua ematen jarraitzen du, konfinamendu egun hauetan behar duenarengandik gertu egoteko

2020/03/21

Egun hauetan, inoiz baino garrantzitsuagoa da behar duenarengandik gertu egotea. Horregatik, Eibarko Udaletik gogorarazi nahi dizugu Berdintasun Zerbitzuko telefonoek zuretzat funtzionatzen jarraitzen dutela. Etxean indarkeria matxistako egoera batean bazaude edo indarkeria hori bizitzen ari den norbait ezagutzen baduzu eta laguntza eta/edo aholkularitza behar baduzu, gogoratu Andretxeako telefonora (688.853.440), 016ra edo Eusko Jaurlaritzak prestatutako telefonora (900.840.111) dei dezakezula, egunean 24 orduz, asteko 7 egunetan. Ez zaude bakarrik.