Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Atzerriko jatorria duten eibartarrei zuzendutako administrazio elektronikoko ikastaroan izena emateko epea zabalik dago

Atzerriko jatorria duten eibartarrei zuzendutako administrazio elektronikoko ikastaroaren kartela.

Atzerriko jatorria duten eibartarrei zuzendutako administrazio elektronikoko ikastaroaren kartela.

2023/02/13

Eibarko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Saileko Immigrazio eta Kultur Aniztasun Unitateak atzerritarrei zuzendutako gaitasun digitalei buruzko prestakuntza tailerrak antolatuko ditu martxoaren 13, 20 eta 27an, Eibarko KZ Gunean 18:00etatik 20:00etara SOS Arrazakeria Gipuzkoaren eskutik. Aurretiko izena emateko epea zabalik dago jada.

Pandemia heldu arte, Immigrazio Legearekin lotutako izapideak aurrez aurre egin zitezkeen arazo handirik gabe. Hala ere, gaur egun, Gipuzkoako Immigrazio Bulegoan aurrez aurreko izapideetarako sarbidea aldez aurretiko hitzorduaren sistemaren bidez egiten da. Lan-zama handia dela medio, blokeatuta dago eta oso noizbehinka irekitzen da. Horrek "pantailari lotuta" egotera behartzen du, antsietatea eragiten du, iraungitzen diren dokumentuekiko kezka, etab.. Egoera hori ekiditeko, erregistro elektronikoaren prozedura existitzen da, aurrez aurreko hitzordua saihestea ahalbidetzen duena.

Erregistro telematikoan atzerriko jatorria duten bizilagunek izapideak beren kabuz egin ahal izateko, beharrezkoak da tresna teknikoak eskaintzea. Horregatik, ikastaro honetan zenbait webgune aurkeztuko dira (Merkurio Plataforma, Lanbide, Gizarte Segurantza, etab), non egin ahal izango dituzten administrazioaren aurrean egin beharreko tramiteak, batez ere atzerritartasunarekin lotutakoak.

Horretaz gain, SOS Arrazakeriako hezitzaileek atzerritartasun bulegoarekin elektronikoki harremanak izan nahi dituztenei lagunduko die ordenagailuetan edo sakelako telefonoetan instalatzen diren identifikazio digitalaren aplikazioa eskatzen. Azkenik, parte-hartzaileek beraien eskaerak on-line izapidetzean laguntza izango dute, egun batean atzerritartasun bulegoarekin erlazionaturiko tramiteak praktikoki eginez; eta beste batean nazionalitateari buruzko prozedurak kudeatuz. Era horretara, euren dokumentaziorako kanpoko zerbitzuen menpe egon nahi ez duten atzerritarren ahalduntzea sustatuko da.

Ikastaro honetan parte hartu nahi dutenek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Eibarren erroldatuta dauden pertsona migratua izatea.
  • Egoera erregularrean egotea.
  • Datozen hilabeteetan atzerritartasun edo nazionalitatearekin zerikusia duen tramiteren bat egiteko asmoa izatea.

Aurretiko izen-emate epea otsailaren 13tik martxoaren 5era bitartean egongo da zabalik. Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da Gizarte Zerbitzuen Sailean (Portalea Eraikina, 4. Solairua, Bista Eder Kalea 10). 

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web-orrian emango da (www.eibar.eus), martxoaren 7an.

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da martxoaren 7tik aurrera.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintzan (Immigrazio Zerbitzua) egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: Eguna: martxoaren 7an. Ordua: 12:00.

Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta  udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da martxoaren 8tik aurrera. Immigrazio eta Kultur Aniztasun Unitatetik, gainera, aukeratuak izan diren pertsonekin harremanetan jarriko dira martxoaren 8 horretan.