Astelehenetik aurrera Muzategi, Pagaegi eta Ibargain kaleetarako sarbidea itxita egongo da obrak direla eta
2026/02/27
Martxoaren 2an, astelehenean, obrak hasiko dira Jardiñeta kaleko 14. zenbakiko galtzadan. Hori dela eta, Muzategi, Pagaegi eta Ibargain kaleetarako sarbidea itxita egongo da bi astez, gutxi gorabehera.