Argazki Erakusketa: Mesoamerikako Defendatzaileak

2022/09/29

Urriaren 2an ospatzen den Indarkeria Ezaren Nazioarteko Eguna dela eta, Eibarko Udaleko Kultur Aniztasun Unitateak Lumaltik Herriak elkartearekin batera argazki erakusketa bat antolatu du. Urriaren 3tik urriaren 16ra Untzaga Jubilatuen Etxeak Defendatzaile Mesoamerikarrak argazki erakusketa hartuko du.

Gero eta bortitzagoa dirudien mundu batetan bizi gara. Urtero 1,6 milioi pertsonek  indarkeria-ekintzaren batean bizitza galtzen dutela kalkulatzen da. Mota ohikoenak emakumeen aurkako indarkeria edo genero-indarkeria, arraza-indarkeria, erlijio-indarkeria, indarkeria homofoboa eta neurri txikiagoan indarkeria kriminala dira. Gehienetan, indarkeriara jotzeko arrazoia tolerantzia falta eta besteekiko ulermen gutxia izaten dira.

Emakumeen Giza Eskubideen Defendatzaileen Mesoamerikako Ekimenak [Iniciativa Mesoamericana de Mujeres Defensoras de Derechos Humanos - IM-Defensoras] 2010ean hasi zuen bere lana Mesoamerikan emakumeen aurkako eta giza eskubideen defendatzaileen aurkako indarkeriaren areagotzeari erantzun integrala eta eskualdekoa emateko. Artikulazioa hauek osatzen duten: Tokiko Garapenerako Kolektibo Feminista [Desarrollo Local] (El Salvador), Oaxakako Elkarrizketa Parlamentariorako eta Ekitaterako Patzuergoa [Consorcio para el Diálogo Parlamentario y la Equidad Oaxaca] (México), JASS-Mesoamerica [JASS-Mesoamérica] eta El Salvador, Honduras, Mexiko eta Nikaraguako emakume defendatzaileen sare nazionalak. Elkarrekin giza eskubideen 2.000 emakume defendatzaile baino gehiago dira.

Gaur egun, IM-Defensorak erakunde eta mugimendu sozial ezberdinetan parte hartzen duten defendatzaileak sendotu eta lotu nahi ditu, haien arteko babes eta elkartasun sareak sendotzeko eta giza eskubideen alde egiten duten lanaren ikusgarritasuna, aitortza eta eragina areagotzeko.

Erakusketak hainbat argazki eta irudi hurbildu nahi dizkie eibartarrei, Erdialdeko Amerikako defendatzaileen eta haien kolektibo, erakunde eta komunitateen lana aitortzeko. Ekintzaileak, ikasleak, abokatuak, irakasleak, nekazariak. Aurre egin behar dieten indarkerien aurrean beren lurraldeak eta gorputzak defendatzeko antolatzen diren emakumeak, defendatzaile gisa egiten duten lanaren estigmatizazioa, baina baita erresilientzia-prozesuak, ametsak eta irrikak ere, mundu justuago baterantz aldatzeko bidean jarraitzera bultzatzen dituen motorra.

 Bisita ezazu!