Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Amañako pasealekuan ipini zen telegestionatutako ureztatze-sistema Bidebarrietako lorategietara hedatuko da

2016/10/27

Sistemaren instalazio lanak atzo hasi eta bihar arte luzatuko dira.

Sarearen telegestioak ureztaketa geldiaraztea, bizkortzea edota graduatzea uzten du, baita programazioak aldatzea edo ur-ihesak detektatzea ere.

Bidebarrietako lorategietan burutuko den jarduketa berriaren aurrekontua 5.994,50 eurokoa da (BEZa barne).

SAMCLA markarekin ezaguna den sistema hori Bartzelonan sortu zen eta Euskadi mailan lehenengoz Amañako pasealekuan ipini zen. Sistema horren berezitasuna da baimendutako udal teknikariek kudeatu dezaketela Internetera konexioa duen edozein euskarri digitalaren bidez, tabletak, ordenagailuak edo smartphonak, esaterako.

Lorategietan urrunetik kudeatzen den ureztatze-sistema ipinita eta martxan dago Espainiako ehun bat udalerritan, baita Frantzian, Italian, Portugalen edota Suizan ere.