Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Aldez aurretiko hitzordua Internet bidez eskatzea, Pegoran izapideak egiteko

Internet bidez, aldez aurretiko hitzordua eskatzeko plataformaren irudia, Pegorara joateko.

Internet bidez, aldez aurretiko hitzordua eskatzeko plataformaren irudia, Pegorara joateko.

2021/02/05

Gaur egungo osasun-, ekonomia- eta gizarte-krisiak, COVID-19 pandemiaren ondorioz sortutakoak, administrazio publikoak behartu ditu ematen dituzten zerbitzuetan aldaketak egitera, bai eta hobekuntza berriak egitera ere, herritarren onurarako.

Horregatik, gizarte gisa bizi dugun egoera delikatura egokitzeko, Gobernu zentralak eta autonomikoak ezarritako segurtasun-arauak betetzeko eta erabiltzaileen osasuna zaintzeko, beharrezkoa da aldez aurretiko hitzordua izatea Pegorara, Herritarrentzako zerbitzu-bulegora joateko.

Orain arte, telefonoz bakarrik erreserbatu zitekeen hitzordua. Eta, zerbitzuak hobetzearen aldeko apustu irmoa eginez, Eibarko Udala urrats bat harago joan da, eta herritarrei hitzordua eskatzeko aukera eskaini die, www.eibar.eus webgune honen bitartez.

Erabiltzailea udal webgune honetako "Tramiteak eta zerbitzuak" atalera sartu ondoren, egin nahi duen izapidea hautatu beharko du, eguna eta ordua, eta datu pertsonalen atala bete, baita posta elektronikoa eta harremanetarako zenbaki bat ere.
Gainera, egin beharreko izapidea hautatzean, aplikazioak esteka bat erakutsiko dio erabiltzaileari, eta, horren bidez, Udalaren web orriko “Tramiteak eta zerbitzuak” atalera bideratuko du, behar dituen izapideen eskaera orriak erosotasunez eta bere beharren arabera deskarga ditzan, eta, halaber, interesgarriak zaizkion izapideei buruzko informazio gehigarria kontsultatu ahal izan dezan.

Azkenik, aldez aurretiko hitzordua eskatu ondoren, sistemak berrespen-mezu elektroniko bat bidaliko du erabiltzaileak sartutako helbide elektronikora.

>>> Eskatu aldez aurretiko hitzordua Internet bidez, Pegoran, Herritarrentzako Zerbitzurako Bulegoan, izapideak egiteko.