Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Aldatze kalea itxita egongo da ekainaren 29tik uztailaren 1era

2020/06/29

Herritarrei hauxe jakinarazten zaie: gaur astelehena, ekainak 29; bihar asteartea, ekainak 30; eta uztailaren 1ean (asteazkena), Aldatze kalea itxi egingo dela. Beraz, Jardiñeta kaletik ez da izango San Juan eta Untzaga kaleetara sartzerik. Edateko uraren kanalizazioa non dagoen egiaztatzeko egingo diren kata batzuen ondorio da kale-ixte hori.

Kata horiek egin eta obrak egin daitezkeela egiaztatzen bada, edateko uraren kanalizazioa ordezteko lanek obrak amaitu arte jarraituko dute, eta uztailaren amaierara arte luzatuko dira.

Lan horiekin aurrera egiterik ez badago, uztailaren 1ean (asteazkena), azken orduan, zabalduko da berriro kalea, eta obra abuztura arte atzeratuko da.

Behar bezala seinaleztatuta egongo da saihesbidetik kale horretara sartzeko lekuetan, bai eta Jardiñeta eta Aldatze kaleetan ere.