Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Julian Etxeberria eta Tiburtzio Anituako igogailuak martxan daude, eta Muzategiko eskailera mekanikoen hirugarren zatia ez dago erabilgarri

2022/05/27
  • Julian Etxeberria kalean dagoen igogailua berrezarri egin dute, hainbat astez zerbitzuz kanpo egon ondoren.
  • Bestalde, Muzategitik Jardiñetara doazen eskailera mekanikoen hirugarren zatia ez dago martxan, bandalismo-ekintzen ondorioz eskudelean izandako matxura dela eta. Oraingoz, gorabehera hori konpontzen ari dira, zerbitzua lehenbailehen berrezartzeko.
  • Azkenik, nabarmendu behar da Tiburtzio Anitua kaleko 20.zenbakian dagoen igogailua dagoeneko martxan dagoela, baina beharrezkoa da pieza bat aldatzea, gaur egun arazo teknikoak sortzen ari baita, eta, horren ondorioz, igogailu hori gelditu egiten da eta berriro konpondu behar da.