Eibarko Udala

2020ko irailaren 28an Udalbatzarrak onartu dituen proposamenak

2020/09/29
2020ko irailaren 28an egindako udalbatza.

Udalbatzak, besteak beste, Eibarko Udala 2020ko Euskaraldiari atxikitzea onartu zuen, baita Hirigintza Plangintzako Aholku Batzordearen Erregelamendua aldatzeko proposamena ere.

2020ko irailaren 28an egindako udalbatzarrean ondorengo gaiak onartu ziren:

  1. Udalbatzak 2020ko uztailaren 27an egindako bilkurari dagokion akta-zirriborroa  onartzea.
  2. Alkatetzak emandako ebazpenen kontu-ematea.
  3.  Kontu ematea. Bozeramaileen Batzordearen erabakia, Euskaraldia erakunde adierazpenari atxikitzeko.
  4. Kontu-ematea. Kontu-hartzaileak egindako txostena: eragozpen-oharrak eta 2019ko barne kontrol iraunkorreko laburpen-txostena.
  5. San Andrés Fundazio Publikoak Eibarko Udalari emandako kudeaketa-agindua onartzea, San Andres Egoitzak hartzen duen lurzatiko sotoko solairu bietan dauden garaje-plazen alokairuaren kobrantzarekin eta gai horrekin lotutako gainerako kontuetarako.
  6. 2020ko Udal Aurrekontuko Kreditu Gehigarrien Seigarren espedientea  baliozko-tzea, COVID-aren ondorioei aurre egiteko.
  7.  2020ko Udal Aurrekontuko Kreditu Gehigarrien zazpigarren espedientea.
  8. Bidaiarien herri barruko garraio-zerbitzuaren (UDALBUS) emakidarako espedientea onartzea.
  9.  Alkatetzaren proposamena, aurrekontuko dirulaguntzen Plan estrategikoaren eranskina eta dirulaguntza izendunen Eranskina aldatzeko.
  10.  Eibarko Udaleko Hirigintza Plangintzako Aholku Batzordearen Erregelamendua aldatzeko proposamena.
  11.  Zezenbide 1 zenbakiko jarduketa isolatuaren xehetasun-azterlana behin betiko onartzea.
  12. Ipurua Kirol Ekipamenduko Sistema Orokorraren Plan Bereziaren hirugarren aldaketari eta testu bateginari behin betiko onarpena.
  13. Gai zerrendatik kanpo: Dirulaguntzetarako Plan Estrategikoa aldatzea
  14. Gai zerrendatik kanpo: "Eibarko industria-enpresetan enpleguari eusteko dirulaguntzak" deialdia onartzea

Informazio guztia kontsultatzeko, sakatu esteka honetan.

Sakatu hemen 2020ko irailaren 28an egindako Udal Osoko Bilkura osorik ikusteko.