Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

“Eibarren Bizi” atzerriko jatorria duten biztanle berrientzako harrera programa bueltan da

Eibarren Bizi programaren posterra

Eibarren Bizi programaren posterra

2022/12/21

2023ko hasieran, Eibarko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Saileko Immigrazio eta KulturAniztasunaren Unitateak “Eibarren Bizi” izeneko atzerritar jatorriko biztanle berrientzako harrera programa berreskuratuko du.

“Eibarren Bizi” Eibarko Udaleko biztanle berrientzako harrera programa da, non biztanle berriek herrian gizarteratze handiago bat lortzeko informazio erabilgarria ezagutzeko aukera izango duten.

Ibilbide berri honetan, programa hiru alditan antolatuko da urtero (urtarrilean, maiatzean eta irailean), eta bakoitzean 6 informazio saio izango dira. Saio horietan, landu beharreko gaietan adituak diren pertsonek ostean atzerritarrentzako gizartean subjektu gisa sartzeko funtsezko alderdi izango diren gaiak azaldu eta landuko dituzte. Saioak honako hauek izango dira:

1. SAIOA: Programaren aurkezpena. Eibarko Gizartekintza saila eta zerbitzuen zerrenda.

2. SAIOA: Kultur arteko konpetentzia. Atzerritartasun legedia.  

3. SAIOA: Hezkuntza. Familia. Genero berdintasuna.

4. SAIOA: Osasuna. Etxebizitza. Lana eta formazioa. Euskara. Beste baliabide batzuk.

5. SAIOA: Administrazio Publikoa. Estatuaren Antolakuntza. Euskal Herriko botere publikoak.

6. SAIOA: Eibarko Armagintza Museora bisita. Gaien azken errepasoa. Amaiera.

Saio hauen helburuak dira, besteak beste, Udalaren Harrera Sarea sendotzea, Eibarrera iritsi berri diren edo denbora bat daramaten pertsonei harrera egiteko gune bat sortzea, udalerrian ezagutzeko informazioa eskaintzea eta pertsona bakoitzaren autonomia sustatzea, herriko baliabide, azpiegitura eta dinamiketan barneratzeko. Gainera, saio hauek herriaren dinamikan integratzen laguntzen dute.

2023ko urtarrileko deialdian, saioak urtarrilaren 20an, 23an, 25ean, 27an eta 30ean eta otsailaren 1ean izango dira, 10:00etatik 13:00etara, Portalea eraikineko 3. solairuko ikastaro gelan (Bista Eder 10, Eibar).

Parte hartu nahi dutenek Eibarko Gizarte Zerbitzuen Departamentuan (Portalea eraikina, Bista Eder 10, 4. solairua) eman behar dute izena, eta programako saio guztietan parte hartzeko konpromisoa sinatu behar dute; izan ere, programa amaitu ondoren, parte-hartzaileek bertaratze-ziurtagiria jasoko dute.

Azken lauhilekoan Eibarrera iritsitako bizilagunek ekimenari buruzko gutun bat jaso dute euren etxeetan, programari buruzko informazioarekin.