Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2018. urterako Ordenantza Fiskalak eta Prezio Publikoak onartu dira udalbatzak egindako bilkura berezian

2018. urterako Ordenantza Fiskalak eta Prezio Publikoak onartu dira udalbatzak egindako bilkura berezian

2017ko urriaren 17an egindako ezohiko osoko bilkura.

2017/10/18

Kiroletako Patronatuari eta Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zergari buruzko aldaketak onartu dira.

2017ko urriaren 17an egindako ezohiko osoko bilkuran 2018. urterako Ordenantza Fiskalak eta Prezio Publikoak onartu ziren.

Akordio horren bitartez, 2018. urterako gaur egun indarrean dauden tarifak mantenduko dira, baina, aldaketa hauekin: Kiroletako Patronatuaren "Abonuak" atalean familia-abonu berri bat sortuko da, “guraso bakarreko familia-abonua” deritzona, 200 euroko tasa batekin. Eta, "Bestelakoak" atalean, karneta galtzean edo apurtzean ordaintzen den tasa aldatu eta 3,00 euroko prezioa jaso da.

Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zergari dagokionez, ondorengo hobari hauek ezartzen dira indarrean dagoen legeriaren arabera familia ugari izan eta familia horretako kide baten izenean dagoen bost jarleku edo jarleku gehiagoko turismo-ibilgailu bakar batentzat. Hona hemen hobariak eta progresibotasuna: 3 seme-alabako familiak: % 70; 4 seme-alabako familiak: % 80; 5 seme-alabako eta seme-alaba gehiagoko familiak: % 90.

Gainera, zergaren kuotan % 100erainoko hobaria izango dute Trafikoko Lurralde Zuzendaritzan historikotzat matrikulatuta agertzen diren ibilgailu edo autoek. Halaber, zergaren kuotan % 75erainoko hobaria izango dute gutxienez hogeita bost urte dituztenek, fabrikatu zirenetik kontatzen hasita edo, data hori ezagutu ezean, lehenengo aldiz matrikulatu zireneko data  kontuan hartuta edo, horrelakorik ezean, ibilgailu edo auto-mota hori fabrikatzeari utzi zitzaionekoa.

Bestalde, 14 zaldi fiskal arte dituzten autoek 2017an baino % 10 eta % 1,5 arteko kuota txikiagoa ordainduko dute eta 14 zaldi fiskal baino gehiago dituztenek, berriz, % 1,5 kuota handiagoa ordainduko dute. Modu horretan, 20 zaldi fiskal edo gehiago dituzten autoek, adibidez, 4,82 euro gehiago ordainduko dituzte. Gainera, 500 cc-ra arteko ziklomotoreen eta motozikleten jabeek ordainduko duten kuota txikiagoa izango da, eta zilindro gehiago dituzten motozikleten jabeek 1,10 eta 2,21 euro arteko kuota handiagoa ordainduko dute.

PSE-EEk aldeko botoa (10) eman zuen eta Eibarko EH-Bildu (5), Eibarko EAJ-PNV (3) eta Irabazi Eibar (1) abstenitu egin ziren.

Informazio gehiago nahi izanez gero SAKATU HEMEN.

2017ko urriaren 17ko Osoko bilkura osorik ikusteko SAKATU HEMEN.