LANTZEN - 45 URTETIK GORAKO PERTSONENTZAKO LAGUNTZA ETA LANERATZE PROGRAMA
IKASTAROA: ERA GUZTIETAKO AZALERA ETA LOKALEN GARBIKETA
- Tramite hau Pegoran egin daiteke
- Deskargatu dokumentuak
Proiektuaren helburua:
- 45 urtetik gorako pertsonak egungo lan-errealitatera gerturatzea.
- Enplegu-bilaketa aktiboa sustatzea.
- 45 urtetik gorako pertsonen lan-gaitasuna hobetzea, trebakuntza-jarduerak eskainiz lana topatzeko.
- Pertsona horien faktore pertsonal, familiar eta sozialei kasu egitea eta indartzea.
- Laneratu aurreko trebakuntza ematea gaitasun pertsonal, sozial eta teknikoetan.
- Lan-konpetentziak eskuratzea garbiketa sektorean.
- Pertsonei laneratzen laguntzea.
Bete beharreko baldintzak:.
- Eibarren erroldatuta egotea.
- 45 urtetik gorakoa izatea.
- Langabezian egotea.
- Gaztelaniaren ahozko nahiz idatzizko ulermen maila egokia izatea.
- Jarraian adierazten diren familia-kargaren bat izatea:
- 25 urtetik beherako seme/alabaren bat izatea.
- Desgaitasuna edo mendekotasuna duen pertsonaren bat izatea bizikidetza-unitatean.
- 70 urtetik gorako pertsonaren bat izatea bizikidetza-unitatean.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
Eskaerak PEGORAn, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa, aurkeztu behar dira 2018ko ekainaren 29tik uztailaren 13ra arte (biak barne). Hau da aurkeztu behar den dokumentazioa:
- LANTZEN – 45 urtetik gorako pertsonentzako laguntza eta laneratze programan parte hartzeko eskaera behar bezala beteta.
- Eskatzailearen NANaren edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia.
- LANBIDEk egindako txostena, langabe gisa inskribatuta egondako aldiei buruzkoa.
- Lan-bizitza eguneratua edo curriculum vitae eguneratua.
- 25 urtetik beherako seme/alabaren bat izanez gero, familiako liburuaren fotokopia.
- Bizikidetza-unitatean desgaitasuna edo mendekotasuna duen pertsonaren bat izanez gero, desgaitasun- edo mendekotasun-mailaren egiaztagiria.
PROGRAMAREN GARAPENA:
1.- PARTE-HARTZAILEAK AUKERATZEA.
2.- BANAKAKO ETA TALDEKAKO JARRAIPENA.
- Diagnostiko espezializatua.
- Laneratzeko plan pertsonala.
3.- LANERATU AURREKO FORMAZIOA.
- Gaitasun pertsonal eta sozialak (Lanerako trebetasun sozialak eta aldaketarako motibazioa: autoestimua).
- Gaitasun teknikoak (alfabetatze digitala, lana bilatzeko Informazio eta Komunikazio teknologiak).
4.- LANA MODU AKTIBOAN BILATZEKO TEKNIKAK.
- Lana bilatzeko teknikak.
- Lana bilatzeko orientazioa.
5.- TREBAKUNTZA PROFESIONALA ETA PRAKTIKAK.
- Era guztietako azalera eta lokalak garbitzea.
- Lanekoak ez diren praktikak.
6.- LAN-BITARTEKARITZA.
7.- LANERATZE-PROZESUAN LAGUNTZEA.
- Prozesu osoan zehar laguntzea.
Deskargatu dokumentuak |
---|
LANTZEN – 45 urtetik gorako pertsonentzako laguntza eta laneratze programan parte hartzeko eskaera Ikusi | Deskargatu ( PDF, 146 KB) |
Informazio fitxa: LANTZEN - 45 URTETIK GORAKO PERTSONENTZAKO LAGUNTZA ETA LANERATZE PROGRAMA Ikusi | Deskargatu ( PDF, 203 KB) |