Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Klub Deportiboari (Urpeko Jardueren Batzordea) Migel Aginaga kaleko 2aren etxabean dagoen ondasun higiezina doan lagatzea

Iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean jaso zen 2022ko abenduaren 12an. Espedienteari alegazioak aurkezteko epea 2023ko urtarrilaren 3an amaituko da.

Udal Batzarrak, 2022ko azaroaren 28an egindako bilkuran, honako hau onartu zuen:

Aurrena: Eibarko Klub Deportiboa (Urpeko Jardueren Batzordea) Elkarteari Migel Aginaga 2an dagoen 33 m2-ko local bat erabiltzen uztea. Lagapena doakoa eta hamar urterakoa izango da.

Bigarrena: Lagapen honen espedientea jendaurrean uztea hamabost egunez, alegazioetarako. Epe hori amaitzen denean, alegazioren bat aurkeztuko balitz, Udal Osoko bilkurak emango luke horren inguruko ebazpena: alegaziorik egon ezean, aurreko atalean jasotako lagapena behin betikoz onartutzat joko da.

Hirugarrena: Bete behar diren gainerako izapide guztiak betetzea, Jon Iraola Iriondo alkate jaunari lagapen-dokumentua izenpetzeko baimena emanda.