Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bide publikoa mahai eta aulkiekin, saltzeko produktuekin edo elementu lagungarriekin okupatu eta erabiltzeari buruzko udal-ordenantza aldatzeko proposamena

Udal honek Bide publikoa mahai eta aulkiekin, saltzeko produktuekin edo elementu lagungarriekin okupatu eta erabiltzeari buruzko udal-ordenantza aldatu nahi du .

Aldaketa tramitatu aurreko herritarren kontsulta 2022ko abuztuaren 4ra arte egongo da zabalik. Hala nahi duten herritarrek, erakundeek eta elkarteek beren iritziak posta elektroniko honen bidez helarazi ahal izango dituzte: hirigintza@eibar.eus.

Honekin batera doa kontsultaren hasiera xedatzen duen ediktua eta ordenantzaren indarreko testua.