Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eremu publikoa mahai eta aulkiekin, salgaiekin edo bestelako elementu osagarriekin okupatzeko udal Ordenantzaren aldaketari hasierako onespena ematea

Udalbatzak, 2022ko aza roaren 2an egindako bilkuran erabaki hau hartu zuen:
Hasierako onespena ematea eremu publikoa mahai eta aulkiekin, salgaiekin edo bestelako elementu osagarriekin okupatzeko udal Ordenantzaren aldaketari. Hona hemen: Aldatzea 3.,4., 11. eta 16. artikuluak, eta xedapen iragankor bat gehitzea.
Erabaki hau jendaurrean egongo da 30 egunez. Erreklamaziorik edo iradokizunik ez balego, erabakia behin betiko onartuta geratuko da.

Alegazioak aurkezteko epea: abenduak 27ra arte, barne.