Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

EIBAR EKINEAN programa

Eibarren langabezian dauden pertsonentzat enpresa berriak martxan jartzeko kapazitazioa.

Proiektuaren helburuak:

  • Enpresa berriak sortzen laguntzea eta horretarako beharrezkoak diren erremintak eta horretara bideratuta dauden entitateak ezagutzea.
  • Enpresa bat martxan jartzeko beharrezkoa den informazio praktikoa ematea.

 

Nori dago zuzenduta: Eibarko langabetuak, enpresa berri bat martxan jartzeko asmoa dutenak eta horretarako laguntza behar duten pertsonak.

Bete beharreko baldintzak:

  • Langabezian egotea.
  • Eibarren erroldatutakoa izatea.
  • Gaztelaniaz, mintzatuan eta idatzian, ulermen maila egokia izatea.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Eskaerak PEGORAn aurkeztuko dira azaroaren 7tik azaroaren 17arte (biak barne). Hauek dira aurkeztu behar diren dokumentuak:

  • EIBAR EKINEAN programan parte hartzeko eskaera behar bezala beteta.
  • Eskatzailearen NANaren edo horren baliokidea den beste dokumenturen baten fotokopia.
  • Izena emandako aldien ziurtagiria/txostena (LANBIDEk emandakoa).
  • Curriculum vitae eguneratua.

 

Hautaketa prozesua: elkarrizketa pertsonalizatuak azaroaren 20an eta 21ean izango dira, Debegesan.

Programaren iraupena: 3 hilabete.

Aurreikusitako bukatzeko data: 2017ko bukaera –2018ko hasiera.

Programa gauzatuko den tokia: Debegesa.

Programaren edukiak:

  1. Partaideen aukeraketa eta ongi etorria.
  2. Sormena. Negozio ideak nola sortu.
  3. Canvas modeloa.
  4. Marketing plana.
  5. Finantza plana.
  6. Forma juridikoak eta enpresen sorreraren alderdi legalak.
  7. Bideragarritasun plana.
  8. Diru laguntzak.
  9. Ekintzailetza sustatzeko erakunde eta azpiegiturak ezagutzea.

 

Plaza kopuruaren %60 etorkinentzat erreserbatuak egongo dira.

Deskargatu dokumentuak
EIBAR EKINEAN programan parte hartzeko eskaera  
Ikusi | Deskargatu ( DOCX, 81 KB)
EIBAR EKINEAN: programaren fitxa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 129 KB)
Nabigazioa