Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Autobus zerbitzu guztiak doakoak izango dira Arrateko jaietan

2019/09/03

Udalak beharrezkoak diren gestioak egin ditu zerbitzuak doan izateko. Neurri honekin, Udalak ibilgailu partikularrak erabiltzea saihestu nahi du eta Arratera doazen pertsonen segurtasuna bermatu.

Aurten, Arratera igotzeko autobus-zerbitzu guztiak, igotzeko zein jaisteko, doakoak izango dira.

Miguel de los Toyos alkateak zera adierazi du: "Iazko emaitza onen aurrean, zerbitzua hobetu nahi izan dugu, doakotasuna handituz. Horrela, aurreko urteko hobekuntzari dagokionez beste urrats bat eman dugu, eta garraio publikoaren erabilera bultzatu eta erraztuko dugu. Modu horretan, ibilgailu pribatuaren erabilera ere saihestuko da".

Hauexek dira egongo diren zerbitzuak:

Larunbatean, irailak 7, Arrate egunaren bezperan, igotzeko zein jaisteko zerbitzu guztiak doan izango dira. Autobusak Egogaineko geltokitik irtengo dira Arrateruntz 12.00, 13.00, 14.00, 17.00, 17.30, 18.00, 18.30, 19.00, 19.30, 20.00, 20.30, 21.00 eta 21.30ean. Arratetik Eibarrera 12.30, 13.30, 14.30, 17.30, 18.00, 18.30, 19.00, 19.30, 20.00, 20.30, 21.00 eta 21.30ean irtengo dira. Gauez ere txartelak doan izango dira. Eibartik Arratera igotzeko, 1:30ean hasi, eta autobus bat egongo da orduero 7:30ak arte. Arratetik jaisteko, berriz, 01.00etan hasi eta eta autobus bat egongo da orduero 8:00ak arte.

Arrate egunean, irailaren 8an, Arraterako autobus-zerbitzu iraunkorra egongo da, bai igotzeko bai jaisteko, goizeko 8:30etik aurrera (bete ahala irteten hasiko dira), Toribio Etxebarria kaletik irtenda, aurreko urteetan bezala. Arratera igotzeko azken autobusa 21.00etan izango da. Bestalde, itzulerako azken autobusa Arratetik irtengo da 21:30ean.

Neurri honekin, Eibarko Udalak esfortzu ekonomiko bat egin du, helburutzat izan baitu ibilgailu partikularrak ez erabiltzea, erabiltzaileen segurtasuna bermatze aldera. Hobekuntza honek 30.000 euro inguruko kostua dakarkio Udalari.

Bestalde, Arratera beren ibilgailuetan joan nahi dutenek, Olabeko zelaian ipiniko den parkingean aparkatu ahal izango dute. Horretarako, 2 euro ordaindu beharko dituzte. Jasotako dirua Eibar Eskubaloia taldeari emango zaio.

Arrateko jaien egitaraua