10:00.- Azitaingo surtidoretik irten eta Arratera igoera, Ama Birjinaren pausoen bide zaharretik. Salda, txorizoa eta ardoa banatuko dituzte Zesteroko iturrian Jai Batzordeak antolaturik.
10:00.- Kittonbola!
10:30.- kalejira Eibarko Usartza Txistulari taldearen eskutik.
11:00.- Meza Nagusia Arrateko Santutegian. Kezka dantza taldeak eta Usartza Udal Txistulari taldeak Arrateko Amaren ezpata-dantza egingo dute. Ondoren Arrateko Amaren prozesioa Usartza Txistulari taldeak, Jainaga eta Narbaiza trikitilariak, Kezka Dantza Taldeak, bertsolariek eta agintariek lagundurik. Arrateko Amaren ezpata-dantza egingo dute.
12:30.- Kezka Dantza Taldeak eta Usartza Udal Txistulari Taldeak Arrateko Amaren Dantzak aurkeztuko dituzte zelaian.
13:30.- Jainaga eta narbaiza trikitilariak eta bertsolarien saioa, Mikel Mendizabal eta German Meabebasterretxea.
17:00.- Bertsolarien saioa.
17:00.- Arrateko Amaren Hiru Txirlo Saria. Antolatzailea : Asola Berri Elkartea.
17:30 - 20:30.- BETE ZAITEZ…BAINA EMOZIOZ!Alkoholaren inguruko kanpaina informatzaile eta hezitzailea. Sasoia elkarteak ( Osasun heziketa eta drogamenpekotasunen prebentzioa) alkoholemia kontrolak egingo ditu. Antolatzaileak: Eibarko Udala eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta mendekotasunen Zuzendaritza.
17:30.- dantza solte txapelketa. 10 bikote onartuko dira, aldez aurretik gonbidatuak (bost 15urtetik gorakoak eta beste bost beherakoak).