Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Oharrak, astebururako

2021/04/09
  • Larunbat honetan, apirilak 10, 1830ean, Eibar eta Levante taldeen arteko partida jokatuko da. Hori dela eta, J.A. Mogel eta Indalezio Ojanguren kaleetako ohiko eremuak seinaleztatuko dira.
  • Bihar larunbata ere Euskal Herriko Itzuliaren 6. etapa egingo da, ONDARROA-ARRATE. Arrateko sarrerak goizean goizetik itxiko dira, baserri eta jatetxeetan bizi direnentzat izan ezik. Sarbide guztiak arratsaldeko 3etan itxiko dira. Lasterketa bi aldiz igaroko da Eibartik: lehenengoan, 16:20ak aldera iritsiko da eta Azitaingo poligonotik Arraterantz igoko da; bigarrenean, Bizkaitik iritsiko da eta Otaola etorbidea zeharkatu eta Amaña auzora sartu ondoren Arrateko helmugarantz igoko da errepide orokorretik nagusitik. 17:30ak aldera iristea aurreikusten da.
  • Bestalde, igandean, apirilaren 11n, Valentziaga Memoriala ospatuko da. Proba 9:30ean aterako da Untzaga plazatik eta Arratera eguerdiko 13:30ean iritsiko da. Hori dela eta, Eibar-Arrate eta Arrate-Eibar autobusaren 11:00etako eta 13:00etako zerbitzua bertan behera geratuko da.