Datu pertsonalak ezerezteko eskaera

Deskripzioa: eskubide hori, desegokiak edo larregizkoak diren datu pertsonalak ezereztean datza, edo datuen tratamendua legeari egokitzen ez zaion kasuetarako. Ezereztutako datuak aurretik beste norbaiti laga bazaizkio, Udalak, datuak eman dituenari jakinarazi egin beharko dio egindako ezeztatzea.

Hala ere, datu pertsonalak gorde egin behar dira aplikagarriak diren xedapenetan aurreikusten den denbora horretan.

Eskubide hori doakoa eta zeharo pertsonala da; interesatua edo haren legezko ordezkaria da horretaz baliatu behar dena.

Baldintzak:

  • Adinez nagusi izatea.
  • Ezeztatu nahi diren datuen titularra izatea.
  • Datu pertsonalen titularra adin txikikoa edo ezindua bada, datu pertsonalak ezerezteko eskubidea adin txikikoa edo ezindua den pertsonaren legezko ordezkapena egiaztatzen duenak egingo du.

 

Eskaera egiteko tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Tramitatzailea: Eibarko udalaren Pertsonal eta Antolamendu saila.

Aurkeztu behar den dokumentazioa:

  • Datu pertsonalak ezerezteko eskaera orria behar bezala beteta.
  • Eskatzailearen NANaren… edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia. NAN… dokumentuaren alde biak A-4 neurriko alde bakar batean inprimatuko dira.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan (eskaera egiten duena adin txikikoa bada, ezindua...), legezko ordezkariaren NAN-aren… edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia (NAN… dokumentuen alde biak A-4 neurriko alde bakar batean inprimatuko dira) eta legezko ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
  • Ezereztapena egiaztatzen duen dokumentua, edo, hala balitz kasua, aurretik emandako baietza baliogabetzea edo atzera botatzea.

 

Tramitazio prosezua: eskaera egiten duenari erantzuteko gehieneko epea 10 egunekoa da, eskaera jasotzen denetik zenbatuta. Epea eskaerari berariazko erantzunik eman gabe igaro bada, eskaerari ezetza eman zaiola ulertu behar da. Eskaerari baietza eman bazaio, arduradunak, eskaera jasotzen den egunetik, 10 eguneko epea du datuak ezerezteko. Datuak ezerezteak esan gura duena da datuak fisikoki ezabatzea, eta, hori egitea ezinezkoa denean, datuak blokeatzea.

Eskubideen tutoretza: eskatzailearen iritziz, bere datuak ezerezteko eskubidea ez bazaio zuzen eman, DBEBan erreklamazioa aurkezteko aukera izango du bere eskubideak babesteko prozedurari ekin diezaion. Erreklamazioa Datuak Babesteko Euskal Bulegoari zuzenduko dio (Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea, 71, 3º - 01008 Vitoria – Gasteiz  - Tel. 945 016 230), ondoren aipatuko den agiri edo dokumentu hauetakoren batekin:

  • Datuak ezerezteko eskubidea erabiltzeko eskaerari emandako ezetza.
  • Datuak ezerezteko eskaera egin izana egiaztatzen duen dokumentua.

 

Deskargatu dokumentuak
Datu pertsonalak ezerezteko eskaera  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 84 KB)