Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko koro gaztearen zuzendaria

Izena emateko epea 2024ko martxoaren 11 arte dago zabalik.

Lanpostuaren deskribapena:

  • Eibarko Koro Gaztearen diseinu pedagogikoari eta jardueren plangintzari buruzko lanak egitea.
  • Eibarko Koro Gazterako materialak eta konponketak prestatzea.
  • Ahots teknika irakastea Eibarko Koro Gaztea kideen gaitasunen aniztasunera egokituz.
  • Konponketak eta partiturak ikasteko saiakuntzetan parte hartzea.
  • Taldeko kideak kontzertuak, musika jarduerak grabazioak eta emanaldiak egiteko prestatzea.

Ordutegia: ostiraletan: 16:45 -20:00

 Bete beharreko baldintzak:

  1. HLO musikako goi-mailako titulua,edo kantu irakaskuntzarako homologatuak (musika modernoaren eta jazzaren profila)
  2. Euskara maila: C1 (Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoa), edo baliokidea.

Baloratu beharreko baldintzak:

Musika modernoaren eta jazzaren profila bilatzen da, taldea ez baita ohiko abesbatza.

Kontratu-mota: aldi baterako lan-konratua.
Lanean hasteko data: 2024/03/15

Interesa duten pertsonek Lanbiden izena eman behar dute 2024ko martxoaren 11 baino lehen (egun hori barne), hurrengo lan eskaintza zenbakian:162024002702. Web orriaren bitartez ezin izango da izena eman. Informazio gehiago nahi izanez gero, interesatuek 943-023802 (Lanbide) telefonora deitu beharko dute.